

San Sebastian egunean Gipuzkoako Konstituzio plaza Jeronimus Bosch (1450-1516) ezagunaren Eroen Ontzia bihurtzen ikusten dugu Eneko Aizpurua (Lazkao, 1976) idazle eta itzultzailearen lumaren pean. Kasik garai bereko Mossen Bernat Etxepareren Judizio Jeneralaren zantzuak ere aurkitzen ahal ditugu. (Euskal) Haluzinazioa izeneko ipuinak inkisizioaren, muturreko fededunen, epaileen, masa oihukarien eta bufoien mendeetara eramaten gaitu, behialako filma zuri-beltzetan bezala.
Booktegik diru-laguntzak jasotzen ditu, baina laguntza horrekin proiektuaren gastuen %50 baino ez dugu ordaintzen.
Euskarazko kalitatezko edukia kudeatzea eta partekatzea plazera da guretzat, baina une honetan laguntza eskatu behar dizugu; egin dezakezun edozein ekarpena ongi etorria izango da.
Booktegiri bultzada bat eman nahi badiozu, mesedez DONAZIOAK botoia sakatu, eta hor dauden aukeretako bat hautatu.
Zuri esker Booktegiko edukiaz gozatzen jarraitu ahalko dugu. ESKERRIK ASKO!
Mila esker zure laguntzagatik.
Zuri esker Booktegiko edukiaz gozatzen jarraitu ahalko dugu.