Kepa Luzarraga

“Zuk zeuk egizu” filosofia jarraitzen duen idazle mundakarra.

Liburu bat: Peru Leartzako – Txillardegi. Literatura existentziala euskaraz; Peruren bizitzarekiko zalantza sakonenak azaltzen ditu, bere zoriontasunaren bilaketa etsia.

Ipuin bat: Honetara ezkero – Arantxa Iturbe. Amona bat, baratzean lanean, landareei hizketan; ipuin motz bezain iluna.

Film bat: The Room. Historiako drama txarrena; komedia onena, nahi gabe.

Abesti bat: Drogak AEKn – Hertzainak. Taldearen kanta kaustikoa.

Webgune bat: Bizkaia Irratiko audiotekako Irakurrieran atala. Euskal literatura munduko agente desberdinei elkarrizketak.

Beste zerbait: La Linterna de Diógenes. Historia kritikoari buruzko podcasta, gazteleraz.

Oier Guillan

Antzerkigilea, idazlea eta kazetaria, oroz gain “bilatzailea” jarriko nuke baina uste dut hitz hori google-ek okupatu duela.

Liburu bat: Mari-mutil handi baten bluesa – Leslie Feinberg. Liburu potentea da eta oroitzapen onak ekartzen dizkit.

Ipuin bat: Emanaldi irakurria – Miren Gaztañaga. Ez da ipuin bat, baina izan zitekeen: egilea oso fisikoa den piezara bueltatzen da irudimenarekin, eta guztia narratzen du in situ egiten egongo balitz bezala.

Film bat: Holy Motors (2012). Asko inspiratzen nau, nik maite dudan antzerkitik oso gertu ikusten dudalako. 

Telesaio bat: Black Mirror. Oso gidoi onak daude tartean.

Abesti bat: Not – Big Thief. Azkenaldian kanta hau burutik kendu ezinik nabil.

Webgune bat: zubitegia.armiarma.eus. Niretzat irakurzale gisa sekulako tresna izateaz gain, aitzindaria eta inspiratzailea izan dela iruditzen zait, batez ere gauzak egiteko moduari eta filosofiari dagokionean.

Beste zerbait: El regimen del pienso – La Zaranda. Ikusteko aukera suertatzen zaidan aldiro bi aldiz pentsatu gabe joan ohi naiz. 

Nere Gabantxo

Ameslaria eta marrazkigilea; musika eta bidaiatzea maite dut.

Liburu bat: Bilbao-New York-Bilbao – Kirmen Uribe. Desagertzen ari den arrantzaleen munduari buruzko istorioa; nire familiaz berba egiten egongo bazen bezala sentitu nuen irakurtzean.

Ipuin bat: Aharrausi printzesa – Elena Odriozola. Elenaren marrazkiak zerbait berezia daukate, poesia edo lasaitasuna.

Film bat: Txokolate apur bat – Aitzol Aramaio. Liburua ere gomendagarriada; umore onean jartzen nauen pelikula txiki-handia.

Telesaio bat: Derry Girls. 90 hamarkadan Irlanda eta Ipar-Irlanda arteko mugan ondoan bizi diran nerabe talde baten bizipenak kontantzen ditu.

Abesti bat: Bizipiztiak – Xabi Bandini. Bihotzak alaitzeko abestia, baita ipurdia mugitzeko ere.

??Beste zerbait: Portua. Lagunekin batun, zerbait hartu eta mundua konpondu.

Koldo Zuazo

EHUko irakasle ohia. Gaur egungo euskalkien aztertzailea.

Liburu bat: Lagun izoztua – Joseba Sarrionandia (2001). Gure historia hurbileko kronika bat, bikain kontatua.

Ipuin bat: El mundo en la mente popular vasca (4 ale) – Jose Migel Barandiaran. Gure mitologia eta gure kultura ezagutzeko benetako harrobia. Euskal Herriko zazpi herrialdeetan bilduak, bakoitza bertako euskalkian.

Film bat: Julia – Fred Zinnemann. Gaurkotasun handiko gaiak: nazismoa, arrazakeria; gidoia eta interpretazioa bikainak.

Abesti bat: Sorterriko koplak. Bi artista handi uztartzen dira: hitzak Sarrionandiarenak; musika eta ahotsa Laboarenak.

Juan Luis Zabala

Bizibidez, itzultzaile-kazetari-gidoilaria; bokazioz (halakorik baldin bada), idazlea.

Liburu bat: Ez naiz ni – Karmele Jaio. Gure gaur eta hemengo munduko eta gizarteko gaiak eta kezkak lantzen ditu oso modu iradokitzailean eta zalantzak gordin planteatzeko beldurrik gabe.

Ipuin bat: Etorkizuna – Iban Zaldua. Oso modu soil eta sinesgarrian ematen du errealitate (oraingoz) urrun baina aldi berean erakargarri eta izugarri baten berri.

Film bat: Igelak – Patxo Telleria. Gure zinemako profesional askoren erakustaldi bikaina, merezi baino oihartzun gutxiago izan duena. ??Telesaio bat: Bron/Broen – Hans Rosenfeldt. Polizia ikerketa bat kontatzen du, baina pertsonaien indarrak egiten du erakargarri.

Abesti bat: Comme un Lego – Gérard Manset. Misterio handiko kantua, otoitz bat, oihu bat, lantu bat, hasperen bat, gizakiaren txikitasunetik unibertsoaren handitasunari so.

Webgune bat: armiarma.eus. Gobernu oso batek egin beharko zukeen (eta egin ez duen) lana, ganora handiko literaturzale kuadrilla batek egina.

Idoia Beratarbide

Sorkuntza ezberdinak ehuntzen nabil, izan ilustraziogintzan, antzerkian edo irakaskuntzan.

Liburu bat: Beltzuria – Ixiar Rozas. Nobela, biografia, saiakera eta poesia plastikoki adieraziak.

Ipuin bat: Ohean gosaltzea – Goiatz Labandibar. Oso ondo funtzionatzen du lehenik ipuina irakurri eta Elizabeth Miller-en argazkia ondoren ikusteak.

Film bat: Visages, Villages – Agnes Varda & Jean Rene. Pertsona anonimoei garrantzia ematen dien lana, era berean elkarlanean ari diren bi artisten momentua islatzen duena.

Telesaio bat: The Young Pope – Paolo Sorrentino. Berria eta zaharraren arteko kontrastea, jantziak, musika eta estetika detailez detaile aukeratua dago.

Abesti bat: Descale – Gora Japon. Esperimentazioa eta askatasuna iradokitzen ditu.

Beste zerbait: La ternura de las piedras – Marion Fayolle. Heriotzari buruz oso modu poetikoan ilustratutako komikia.

Iñaki Bastarrika-Izagirre

Irakurlea eta margozalea; egun argiak nahiago ilunak baino.

Liburu bat: Hain gutun luzea – Mariama Bâ. Emakume batek beste bati idazten dio, bizitzaren errepaso xehe bat eginez.

Ipuin bat: Kalera begira dagoen leihoa – Franz Kafka. Pertsona horrek ezingo du denbora asko iraun kalera ematen duen leiho bat izan gabe.

Film bat: Chi-hwa-seon – Im Kwon-taek. XIX. mendean margolari ezezagun batek duen talentua eta bizimoldea erakusten du lan honek.

Abesti bat: Gaudiren malkoak – Maddi Zubeldia. Ez ote dira zeruaren malko etsituak.

Webgune bat: www.bernard-claviere.fr. Osasunari eta bizitzari buruzko ahots desberdin bat eskaintzen du.

Beste zerbait: Almendra, arbendol edo amandak osasungarriak dira; horregatik, goizeko hamaiketan hamaika janez gero bikain!

Nagore Legarreta

Kuriositateak aktibatuta bizi dena eta irudiekin lan egiten duen sortzaile hernaniarra.

Liburu bat: Sua falta zaigu – Katixa Agirre. Intentsitate berezia duten 7 istorio biltzen dira idazlearen lehen liburu honetan.

Ipuin bat: Oihua – Uxue Alberdi. Pasioa galdu zuen bikote bati buruzko ipuia da,  Munch-en Oihua margolanaren bueltan garatzen dena.

Film bat: Behiak – Julio Medem. Hiru belaunalditan zehar –1875-1936– Gipuzkoako familia bateko harremanak kontatzen ditu.

Telesaio bat: Jaun eta Jabe. Lehendakaria eta bere familiaren inguruko telesail oso barregarria, sekulako repartoa duena.

Abesti bat: Ogitxo beltzara – Tapia eta Leturia Band. Labean erre eta okinak, besteen artean izkutatuta, saltzen saiatzen den ogiaren istorioa kontatzen du.

Webgune bat: e-lur.net. Argazki liburuen liburutegi birtuala du eta liburu bakoitzaren analisi bikaina egiten du, besteak beste.

Yurre Ugarte

Uneotan Itsaso bareak ez du inoiz arrantzale treberik egin errepikatzen diot neure buruari etengabe. 

Liburu bat: Scanner – Leire Bilbao. Behin baino gehiagotan irakurtzeko moduko poesia liburua. 

Ipuin bat: Ez duzu ezer arraroa antzematen? – Eider Rodriguez. Gizakion mundutxo erreala egoki islatzen duten detaile izugarriak ditu eta bukaera ezin ederragoari bide ematen diote.

Film bat: Oraintxe bertan Monty Pythonen edozein. Egoera honek eskatzen didan beharrezko umore basatia.

Telesaio bat: Transparent. Telesailaren atal bakoitza familiaren, identitatearen, sexuaren eta maitasunaren esplorazio bidaia bat da.

Abesti bat: Satanak – Jupiter Jon. Dimentsio ugariko harroxkada musikala.

Webgune bat: mubi.com. Film interesgarriak, zoragarriak, apartekoak, bitxiak...

Beste zerbait: Atopia rpg. Rol jokoa, liburutzarra, literatura... denetik daukan artefaktua.

Yolanda Arrieta

Bila jarraitzen duen andre bat.

Liburu bat: Begi niniaren poemak – Juan Kruz Igerabide. Bizitzaren tantak. 

Ipuin bat: Mari Xor. Bizitzaren bideak. 

Film bat: Memories of Africa. Bizitzaren bidaiak.

Telesaio bat: Outlander. Bizitzaren denborak.

Abesti bat: Alos quartet. Ametsa.

Webgune bat: Anatarambana. Haur eta gazte literatura.

Beste zerbait: Oinutsik hondartzan. Oraintxe bertan nahi eta ezinezko guraria. 

Erlantz Urtasun Antzano

Nafarra izan nahi duen historialari euskalduna.

Liburu bat: Ainhoari gutunak – Joseba Sarrionandia. Goxo-goxoa, eta euskaraz irakurtzen hastekotz ezin egokiagorik.

Ipuin bat: Gure mitologia. Herrikoia. Joxemiel Barandiaranen idazkiak kasu. Euskaldunak gineneko mintzaira hor ageri baita.

Film bat: 100 metro. Liburu batetik bikain egokituriko filma; historia hutsa.

Abesti bat: Askatasunaren semeei – Benito Lertxundi. Euskal berpizkundea zelatan, Lizardi, Lauaxeta, Montzon, Xalbador…

Webgune bat: elinberri.eus. Etorkizuneko Euskal Herri digitala jadanik jaio da.

 

Unai Begiristain

Itzultzailea. Rio de Janeiro aldean bizi den idiazabaldarra.

Liburu bat: INTEMPERIES (babes bila) – Lourdes Oñederra. Itxuraz txikiak diruditen kontuei buruzko gogoeta mamitsuz betea.

Ipuin bat: Sudurra – Nikolai Gogol, Xabier Mendigurenek euskaratua. Goiz batean, esnatzean, sudurra falta zaiola ohartzen den gizon baten kontakizuna.

Film bat: Que horas ela volta? Gizarte-desberdintasunak, erru-sentimenduak, ingurukoak tratatzeko dugun modua… Umore-punttu batekin.

Telesail bat: The Romanoffs. Errusiako familia inperialaren ondorengoak ditu protagonista.

Abesti bat: Canta, canta, minha gente – Martinho da Vila. Rio de Janeiro aldetik, samba soinuak.

Webgune bat: Egunkariak. Euskal Herrikoak, atzerrikoak, edozein.

Iñigo Astiz

Berria egunkarian kazetari lanetan aritzen naiz gehienbat.

Liburu bat: Urtaroak eta zeinuak –Jon Gerediagarena. Liburua alderik alde hartzen duen naturaren gorazarreak dardara oso gizatiarra gordetzen du sakonean.

Ipuin bat: Satorrek zulatuak irudi – Gotzon Hermosillarena. Bizkaiko ezkerraldeko bi meatzarik hirugarren kide zauritu baten gorputza daramate erietxera ahalik eta azkarren.

Film bat: The Cube. Beldurra, misterioa eta akzioa uztartzen ditu.

Telesaio bata: Paquita Salas. Absurdotik gertu dabil gainbeheran doan aktore agentzia honen egunerokoa kontatzen duen telesaioa.

Abesti bat: Lemak – Larra Bideak. Kanta goxo antzeko bat, triste xamarra, melodia politekoa, ederra, eraman egiten zaituena.

Webgune bat: berria.eus. Honi amerikanoek product placement esaten diote, ezta?

Jasone Larrinaga

Itzultzailea, irakurlea, ikuslea eta entzulea naiz.

Liburu bat: Obabakoak – Bernardo Atxaga. Istorio ugari biltzen dituen liburua; gehien gustatzen zaidana da kontakizun guztiak uztartzeko modua.

Ipuin bat: Axularren itzala – Joxemiel Barandiaranek jasotakoa. Beti egin zait bitxia benetako pertsona bat ipuin bateko protagonista izatea eta, gainera, deabrua engainatzea!

Film bat: Handia. Espero ez nuen ikuspuntua dauka eta hausnarketarako balio zidan.

Abesti bat: The Whole of the Moon – The Waterboys. Egileak norengan pentsatu zuen jakin nahi nuke.

Webgune bat: Sustatu. Ohiko agerkarietan agertzen ez direnak ikusteko balio dit, leku askotatik hartzen baitira albisteak.

Beste zerbait: Irratia. Ezin naiz irratirik gabe bizi, hiru dauzkat etxean.

 

Julen Azpitarte Goienetxea

Kultur kazetaria.

Liburu bat: Blackout – Xabier Montoia. The Third Man filmaren giroa haizatzen du, Frantziako nazi okupazioaren noir-a.

Ipuin bat: Bihotz handiegia – Eider Rodriguez. 'Norbera kabitzeko moduko zuloa'.

Film bat: The Night of the Hunter – Charles Laughton. Sailkaezina, mamarrori buruzko fabula beldurgarria.

Telesaio bat: Katukale. ETB1eko aspaldiko musika-saioa

Abesti bat: Damaged Goods – Gang of Four. Maitasuna kontratu bat da.

Webgune bat: Discogs. Munduko disko-denda handiena.

Beste zerbait: Dirty Works eta Sajalín. Nire argitaletxe kutunuak.

Ane Labaka Mayoz

Bertsolaria eta irudia eta testua uztartzen dituen Txakur Gorria Sormen Kolektiboko kidea.

Liburu bat: Kristalezko begi bat, Miren Agur Meabe. Asko mugitu ninduen irakurri nuenean eta oso kontakizun ausarta iruditzen zait.

Ipuin bat: Karrotxoa – Uxue Apaolaza. Supermerkatuan dagoen ama baten istorioa kontatzen da; modu gordin eta zorrotzean.

Telesaio bat: The Handmaid´s Tale. Zer pentsatu handia ematen dit 1985ean sortutako kontakizun distopiko batek egunerokotasunarekin hainbeste aspektutan bat egiteak.

Abesti bat: Azalak ezin hartu – Izaki Gardenak. Letrak harrapatu egin ninduen lehen aldiz entzun nuenetik.

Webgune bat: txakurgorria.eus. Neure buruari autobonborako baimena emanda... 

Beste zerbait: Amnesia Colectiva (Koleka Putuma). Emakume afrikar batek idatzia; irentsi egin dut. 

Itxaro Borda

Bizitzea maite duen idazle bat

Liburu bat: Neguko Argiak – Irati Elorrieta. Europan barna ibiltzera behartua den gazte-belaunaldi baten inguruko kontakizuna da, euskara garaikide batean idatzia. 

Ipuin bat: Biharko oroitzapenak – Mayi Pelot. Zientzia fikzioa, purua, gazte garaian maite genuenaren ildokoa.

Film bat: The Dead Man – Jim Jarmusch. Irudiak zuri beltzean, Neil Youngen musika.

Telesaio bat: Goenkale. Euskal Herriaren bizipenak, hogei urtez; antzezle izugarriak, euskara zabala eta irekia, gertakariak iragartzen zituena; ezinbestekoa. 

Abesti bat: Egün bereko alargüna – Maddi Oihenart. Kanta zaharra, modu berrian emana, uhergarria.

Pilotari bat: Aimar Olaizola. Ez du etsitzen, tematzen da, 22ra heldu arte, galdu ala irabazi; metafora bat.

Webgune bat: Gotta Yoga. Yoga konfinatua egiteko aplikazioa ingelesez: harri batez bi txori!

Iban Laka

D'Artagnan, ezpata luma.

Liburu bat: Bitartean heldu eskutik – Kirmen Uribe. Poesia zoragarria.

Ipuin bat: Gorroto haut – Juan Kruz Igerabide. Ustekabeko amaiera txundigarria.

Film bat: Loreak. Poesia film.

Telesaio bat: Anne with an E. Anne, neska ameslari baten bizipenak.

Abesti bat: Oihu-loreak – Ken Zazpi. Etorkinen drama.

Webgune bat: armiarma.eus. Literatura protagonista.

Gaizka Izagirre

Zazpigarren artearen usaina duen guztia irensteaz gain, ikusten duenari buruz idaztea eta hitz egitea maite duen komunikatzailea. 

Liburu bat: Analfabetoa – Iñigo Astiz. Poema liburu honek gaur egun inguratzen gaituzten mezu ezkutuak maisuki zeharkatzen ditu.

Ipuin bat: Ipuin Izugarriak – Askoren artean. Ipuinak umeentzako direla uste dutenei bereziki gomendatzen diedan bilduma bikaina.

Film bat: Goodfellas. Narratiboki gogorra, bizia gordina eta zuzena, maisulana!

Telesaio bat: Lost. Telesailen munduan erabateko mendekotasuna sortu zidan lehen izenburua. 

Abesti bat: Dena ez du balio – Berri Txarrak. 2003. urteko abesti honen melodiek nerabezarora garraiatzen naute zuzenean.

Webgunea: Twitter. Egiten ditudan lanak zabaltzeko eta irakurleekin elkar eragiteko tresnarik eraginkorrena.

Beste zerbait: GAZTEZULO. Oso harro nago txikitasunaren handitasuna ardatz duen proiektu honen kide izateagatik. 

Maite Larburu

Bila eta bila nabilen arren, ez dut nire burua inon aurkitzen.

Liburu bat: Behi euskaldun baten memoriak – Bernardo Atxaga. Behi batek bere memoriak eta bere kontzientziarekin dituen elkarrizketak idazten ditu. 

Ipuin bat: Ez duzu ezer arraroa antzematen? – Eider Rodriguez. Heriotzaren aurresentipenari eginiko ipuina.

Film bat: The story of the Weeping Camel. Amak maite ez duen ganbelu albino bat jaiotzen denez, herriko musikariari dei egiten diote…

Telesaio bat: The Wonder Years. 60.hamarkadan jaiotako haur baten istorioa, EEUU historiarekin batera kontatua.

Abesti bat: Sunny Sunday – Joni Mitchell. Emakume 'galtzaile' bat garaipen ttiki batetarainoko bidean deneko kantua.

Webgune bat: brainpickings.org. Asteroko filosofia, arte, zientzia…

Beste zerbait: Kanika. Hartu kanika garden bat eta begiratu bertatik iragazten den munduari. 

Ibon Larrazabal

Irakurle eta literaturazale amorratua.

Liburu bat: Haur besoetakoa – Jon Mirande. Gai tabu bat lantzen duelako, zenbaitzuk kanonetik kanporatu nahi duten klasiko gorena. 

Ipuin bat: Kapitalismoa – Eider Rodríguez. Eiderren obra bere osotasunean gomendatuko nuke, hain dira bakan eta aberats bere pertsonaia guztiak.

Film bat: Gentlemen Prefer Blondes. Lurjota nagoen momentuetarako gordetzen dut nik botika hau.

Telesaio bat: Please Like Me. Pertsonai gazte xeheak bizitzan zoriontasuna eta maitasuna bilatzen, handikeriarik gabe, heroikeriarik gabe, beti umoretsu, baikor eta duin.

Abesti bat: Ta zer ez da berdin – Hertzainak. Nire heziketa sentimentala.

Webgune bat: Twitter. Badira zortzi urte inguru bertan bizi naizela.

Fito Rodriguez

Idazten pentsatzen duen idazlea.

Liburu bat: Franco hil zuten egunak – Koldo Izagirre. Indar sinboliko handiko bederatzi narrazio dira.

Ipuin bat: K.ren egunkaria – Pablo Sastre. Eguneroko gisa irakurtzen da, II. Gerratean Baionan ezkututako neska judu baten oroitzapenak.

Film bat: Rear Window – Alfred Hitchcock. Leiho handietako eraikin txiki baten barruko patioan non dena ikusten den.

Telesaio bat: Apostrophes – Bernard Pivot. Hainbat egile bere aulkietan eseri dira, aurkezlearen inguruan, eta beren obrak komentatu dituzte.

Abesti bat: With a Little Help from My Friends – Joe Cocker. Adiskidetzaren ereserkia.

Webgune bat: Armiarma. Oraingoz euskal literaturari buruzko orri osatuena.

Beste zerbait: Hitzen ubera eta Booktegi: Denak euskal literaturari buruzkoak.

Alaia Gaztelumendi

Ilustratzailea eta arte hezitzailea.

Liburu bat: Ipuin batean bezala – Joan Mari Irigoien. Amodioz beteriko eleberria, goxoa zein mingarria, bizitza bezalakoxea. 

Ipuin bat: Leo Sabanako Errege – idazlea Mikel Gurrutxaga eta Maite Gurrutxaga. Bisualki izugarri gustatzen zaidan ipuina eta istoria aldetik mamitxua eta originala egin zitzaidan. 

Film bat: Roma. Zoragarria da zenbat gauza adierazten dituen istorio xume batetik abiatuz eta argazkilaritza mundiala.

Telesaio bat: Utopía. 2013 ko Thriller konspiranoiko bat da, oso gomendagarria.

Abesti bat: No pain – Iseo & Dodosound. Iruineako talde bat da, reggae eta dub estiloak nahasten dituzte eta izugarri gustatzen zait alaitasuna sentiarazten didatelako entzuten ditudan bakoitzean.

Webgune bat: Instagram. Nire mundua irudia danez, webgune aproposena da lana partekatzeko zein beste artisten lan prozesuak jarraitzeko ere.

Beste zerbait: Pinterest. Sormenari eragiteko webgune aproposa, eskulanetarako milaka idei arkituko dituzue, animo!

Patxi López de Tejada Flores

Abokatua eta idazlea; orren zaputza naiz ezen ez daukadan nire burua ezagutzeko interes handirik ere.

Liburu bat: Abuztuaren 15ko bazkalondoa - Joxe Austin Arrieta. Garai bateko Donostiako familia giroaz fresko bizi bat.

Ipuin Bat: Aio aioma – Joseba Sarrionandia. Elipsiaren maisulana; ezinegona, larritasuna, gertutasuna, misterioa.

Film bat: Judgement at Nuremberg, 1961. Nazi buruzagiei egindako epaiketei buruzko antzezpen bikaina.

Telesaio bat: Okkupert. Errusiak Noruega inbaditzen du soft okupazio baten bidez.

Abesti bat: Hoy puede ser un gran día – Joan Manuel Serrat. Alaia, bitalista, eguzkitsua, goizeko asmoen ereserki nazionala.

Webgune bat: nonument.org. Eraikin abangoardista abandonatuak, gune publiko ahaztuak, planetako bazter guztietako amets arkitektoniko ero eta zuhurren gainbehera mantsoa.

Beste zerbait: Alkandora hawaiarrak eta Tiki kultura oro har.

Ixiar Rozas

…behaketa…

Liburu bat: Andrezaharraren manifestua – Mari Luz Esteban. Pentsatzeko eta sentitzeko ederra.

Ipuin bat: Zer gertatzen da K herrian ilargi beteko gauetan? – Danele Sarriugarte. Pentsatzeko eta sentitzeko ederra.

Film bat: Jeanne Dielman. Ustez ezer gertatzen ez denean, dena gertatzen da.??Abesti bat: Flores – Le Parody. Dantzatzeko aparta.

Webgune bat: ubu.com. Ezagutzen dudan arte artxibo zabalena eta osoena.

Beste zerbait: Los desposeidos – Ursula K. Le Guin. Barruraino sartzen den liburua, zentzu guztietan, politikoan eta somatikoan.

Andoni Tolosa

Musikaria, baina batez ere musikazale, eta bereziki, saltseroa.

Liburu bat: Fakirraren Ahotsa – Harkaitz Cano. Euskal Herriaren hainbat hamarkadetako historiaren protagonista den Imanol Lartzabal musikariaren biografia-fikzionatua.

Euskarazko komikia: Joana Maiz – Yurre Ugarte eta Joseba Larretxe. Dokumentariak historia ikuspuntu pertsonal batetik kontatzeko duen setaren kronika miketza da.

Film bat: Bizkarroiak – Bong Joon-Ho. Umore beltzez jantzitako drama soziala, kontuz nori ireki diozun etxeko atea.

Telesaio bat: Treme. Suntsipenetik birsortzen ari den New Orleans hirian musika jendartearen kohesio tresna nagusienetakoa da.

Abesti bat: Egunean – Ibon RG. Oso zaila da hain modu zuzen eta indartsuan zubi bat eraikitzea euskal musikarebn antzinaren eta orainaren artean.

Webgune bat: Badok.eus. Euskal musikaren egunerokoa jarraitzeko ezinbesteko tresna.

Estibalitz Ezkerra

Literatura irakasle eta ikerlaria unibertsitatean, prentsa-kolaboratzailea; kazetari ohia; AEBetan bizi naiz 2006tik.  

Liburu bat: Koaderno gorria – Arantxa Urretabizkaia. Indarkeria politikoa eta soziala, afektua, genero harremanak, amatasuna. 

Ipuin bat: Gudari zaharraren gerra galdua – Ramon Saizarbitoria. Klasean aztertu genuen beste lanetako bat; ikasleak hunkituta utzi zituen. 

Film bat: Portrait de la jeune fille en feu. Desira, botere, artea, eta genero harremanei buruzko lan indartsua. 

Telesaio bat: Unorthodox. Arreta deitu zidan hasidismoa azaltzen duen moduagatik; ez du modu gardenean egiten beti, baina telesaio probokatzailea da hala ere. 

Abesti bat: Egunaren araberakoa. Nahiko anarkikoa naiz musikari begira; lanean ari naizenean jazz-a eta jatorri ezberdineko musika klasikoa entzuten ditut etengabe, sortzaileari erreparatu gabe; bestela rock-era jo ohi dut. 

Webgune bat: Zenbait egunkarien internet bidezko edizioak. Kazetaritza ikasten nenbilela irakasle batek esan zigun kazetari onak egunean zortzi egunkari (tokiko zein nazioartekoak) irakurtzen dituela gutxienez.

Aster Navas

Igogailuan irakurtzeko ipuinak idazten dituen tipo bat. 

Liburu bat: Behi euskaldun baten memoriak – Bernardo Atxaga. Belardi bateko behiak mezu garden bihurtzen dira; irakurleak protagonista baino lehenago ulertzen du.

Ipuin bat: Ispiluarena – Iban Zaldua. Idazle berak gelan egin genuen irakurmena ziurtatu zigulako. 

Film bat: Oceans´ 11. Danny eta Tessen arteko elkarrizketak gaindiezinak dira; lapurketarena aitzaki hutsa da maitasun istorio bat kontatzeko.

Telesaio bat: Ur handitan. Benetan ur handitan sartzen gaituztelako.

Abesti bat: Malena filmeko Ennio Morriconeren soinu banda. Irudiarekin lortzen duen loturagatik.

Webgune bat: asoftmurmur.com. Itxialdi honetan ahazturik dauzkagun hotsak entzuteko aukera emategatik.

Beste zerbait: Piperrak. Baina, kontuz... bertokoak.

Esther Uria

Bueltak eta bueltak ematen duena.

Liburu bat: Amaren eskuak – Karmele Jaio. Alaba eta ama baten arteko erlazioa eta oroitzapenen mundua.

Film bat: Waking Ned. Loteria tokatzen zaion pertsona bat hil egiten da eta herriak zerbait planifikatuko du.

Telesaio bat: Friends. Umorez tratatzen den lagun multzo baten bizitza.

Abesti bat: The Parting Glass. Irlandar musikatik hildakoak agurtzeko abesten dena.

Webgune bat: gandere.eus. Helburua, ekitatea eta inklusioa sustatzen dituzten hezkuntza-praktika onak identifikatzea eta zabaltzea da.

Lander Garro

Paki Perezen seme-alabetan gazteena. 

Liburu bat: Lagun izoztua – Joseba Sarrionandia. Erbestearen hondamendi psikologikoa kontatzen duen nobela aparta.

Ipuin bat: Bihotz handiegia – Eider Rodriguez. Drama familiar bat.

Film bat: Mo´Better Blues. Jazz laukote bati buruzko filma, Spike Leek zuzendua.

Telesaio bat: No me la puc treure del cap. Musikari buruzko saio bat (TV3).

Abesti bat: The Fool on the Hill – The Beatles.

Webgune bat: Badok.eus. Musikaren gordailu gisa funtzionatzen duen webgunea.

Beste zerbait: Six Feet Under. Heriotzaren gaia jorratzen duen drama familiarra.

Amaia Apalauza Ollo

Itzultzaile-zuzentzailea ofizioz eta afizioz, irakurzalea eta bizimodu lasaiaren xerkatzailea.

Liburu bat: Nora ez dakizun hori – Irati Jimenez. Bi aldiz irakurri nuen, eta bietan oso erakargarriak egin zitzaizkidan agertokiak, pertsonaiak, tramak… 

Ipuin bat: Argentinar lotsatia – Harkaitz Cano. Errealitatea eta fikzioa nahasten ditu, eta mundu ia fantastiko batera garamatza.

Film bat: Les Glaneurs et la Glaneuse – Agnès Varda. Errealitate jakin batzuetan oinarrituta txikitasunaren eta xumetasunaren aldarria egiten du. 

Abesti bat: Alone Again Or – Love. Arthur Lee handia banda handiaren abesti handia. Une jakin batzuetan, beti itzultzen naiz berarengana.

Webgune bat:  Hitzen Uberan. Kalitatezko elkarrizketak, albisteak eta erreportajeak, denak ere literaturaren ingurukoak. 

Beste zerbait: Loa. Lo gehiago egin ahal izatea, loa aintzat hartzea eta inork/ezerk loa ez galaraztea aldarrikatzen dut.

Maite Berriozabal Berrizbeitia

Beste gauza askoren artean kulturzalea.

Liburu bat: Basa – Miren Amuriza Plaza. Hurbil sentitu nuen istorioa; gogorra eta biguna, biak ditu niretzat.

Ipuin bat: Memoria lehortzen – Txakur Gorria. Irudiak, testua, errimak eta formatua; dena gustatu zitzaidan.

Film bat: The Favourite. Umore beltz zalea naiz; film honekin asko gozatu nuen.

Telesaio bat: Rita. Netflixen galdu nintzeneko batean izan nuen aurkikuntza eder bat.

Abesti bat: Arquimedes – Anari. Kotxean buklean entzun izan dudan abestia: oraindik ez naiz nekatu.

Webgune bat: www.bertsoa.eus. Bertso gosea asetzeko leku bikaina.

Beste zerbait: Umorea. Bizitzako gauzarik gordin edota zentzugabeenarekin umorea egiteko gai denaren zale amorratua.

 

Eukene Lizeaga

Osotasunaren, aldatze dinamikan murgildurik, zehatzezina sentitzen naiz.

Liburu bat: Ehun metro – Ramon Saizarbitoria. Tiro bat jasotzear dagoen ETAko gazte baten, korrika egiten dituen azken 100 metroak; pausoz-pausoko segundotan, bere bizipen guztien gogoratze hunkigarria.

Ipuin bat: Pitxita – Pernando Amezketarra. Ahozko eran, mimikari, eta itxurei, bide ematen, gure aita kontatzen ziguna, ezina dut, esaera batean laburdildu.

Film bat: Europa – Lans Von Trier, Europa, 1991. II. Mundu Gerra galdu eta berehala, Alemania menderatura joaten den eta guraso alemanak dituen Amerikar gazte baten bizipenak.

Telesaio bat: Herkules Poirot eta Miss Marple. Agatha Christieren miosteriozko eleberriak telesail eginak.

Abesti bat: Herri zahar hontan – Xabier Lete eta Antton Valverde. Lore bat, Zauri bat, CCaren azken abestia; Herri zahar, bardar honek, azken ordurarte, jarraituko duen amets eroa.

Webgune bat: Booktegi.eus. Euskal kultura dohainik zabaltzen duen webguena.

Irati Jimenez

Umetan hasi nintzen irakurtzen eta idazten, gu guztiok bezala, eta oraindik ez diot utzi, ez irakurtzearen plazerari ez idaztearen ohiturari.

Liburu bat:  Afrikanerrak – Eneko Barberena. Gure literatura txikiak azpibaloratu egin du eskenatoki literario guztiak maila mitologikora eramateko gaitasuna duen kontakizun eder hau.

Ipuin bat: Camarillo Brillo – Harkaitz Cano. Bizipozari egindako gorazarrea da, literaturaren benetako esanahia literaturatik kanpo dagoela erreibindikatzen duen kontakizun existentzialista eta musikala, anaitasunez eta gizatasunez betea.

Film bat: Someone Great. Emakume gazteen arteko adiskidetasunaren magia hordigarria dauka pelikula txiki honek, ezohiko askatasunarekin eginda.

Abesti bat: Erramurik gabeko gauak – Petti. Gure Tom Waits, gure likantropo musikala, gure ahots urratudun arima sensiblea da Petti.

Webgune bat: klasikoak.armiarma.eus. Gure literatura hain da txikia ahaztu egiten zaigula Xahoren edo Axularren pareko printzeak edo Arestiren pareko kolosoak izan ditugula.

Nerea Azurmendi

Kazetari ez oso saiatua, etxeoandre eta irakurle desordenatua.

Liburu bat: Neguko argiak – Irati Elorrieta. Maite ditut Elorrietak sortutako tolezdura, zirrikitu eta   bihurgunez betetako munduan bizi diren pertsonaiak.

Ipuin bat: Urtebetetze festa – Eider Rodriguezen. Aurreneko aldiz irakurri nuenetik, segidak irudikatzeko gogoa pizten dit.

Film bat: Brianen bizitza. Eta egunotan ezinbestekoak dira bizitzaren alde argitsuari erreparatzen dioten begiradak.

Telesaio bat: The Walking Dead. Erdialdeko hainbat denboraldi jasangaitzak izan badira ere, azkenekoari aparteko zukua ari natzaio ateratzen, norantz goazen, edo joan gaitezkeen, iradokitzen baitu.?

Abesti bat: Gold – Spandau Ballet. Gaztetako oroitzapenak dakarzkit, eta pasilloan gora eta behera pasieran ibiltzeko ez dago egokiagorik.

Webgune bat: Skype. Gertu egon arren ukiezinak direnak hurbilago sentitzen laguntzen du.

Maddi Zubeldia

Idazten duen musikaria, kantatzen duen olerkaria... izateko sortu ala sortzeko izan al nintzen? 

Liburu bat:  Idazleen gorputzak – Eider Rodriguez. Literaturaren inguruko hausnarketa interesgarria, teoriatik at, emakume idazleen gorputzez ari baita.

Film bat: Wild – Nicolette Krebit. Emakume gazte baten metamorfosiaz ari da, 'zibilizazioa'rekin eten eta bizitza basatira buruz doana.

Telesaio bat: Harri salda – Kanaldude. Astearteroko saioa, musika, literatura, zientziak, bertako jendearen ikuspegitik.

Abesti bat: Erromantikoarena – Lumi. Euskal elektro pop musika, interesgarria izateaz gain, hunkigarria.

Beste zerbait: Irailetik ekaina bitartean itsasoan bainatzea ur hotzetan, igande goizetan, eta ondoren Ziburuko plazako Bittor ostatuan kafesne beroa hartzea. 

Ana Malagon

Ahal duenean zeozer idazten duen produktu eta zerbitzu digitalen diseinatzaile bat.

Liburu bat: Umeek gezurra esaten dutenetik – Uxue Apaolaza. Bere gordintasunean asetzen duen ipuin liburu bat.

Ipuin bat: Ibilbidea – Iban Zaldua. Gauzaren™ aurpegi eta miseria anitzak erakusten ditu berezkoa duen ironiarekin.

Film bat: Damage. Louis Mallek zuzendu zuen eta Jeremy Irons eta Juliette Binoche ikus ditzakegu maitasun triangelu bat eta fruitu debekatuaren drama erakusten dituen film inperfektu honetan.

Telesaio bat: Succession. Drama eta parodia nahasten ditu pertsona terribleez osaturiko familia aberats baten inguruko telesail honek. 

Abesti bat: Birdhouse in your soul – They Might Be Giants. Gauetan geletan jartzen den argi horietako baten ikuspegitik idatzitako letra du, ados, baina pop abesti zirraragarri eta zoragarri bat da ere bai. 

Webgune bat: Reddit. Internetaren untxi zuloa.

Beste zerbait: Euria. Lehen gehiago egiten zuen eta faltan botatzen dut.

Joseba Mikel Ugalde Erauzkin

Goizero plazer handiz, kuriotsitate eta ironia zopak gosaltzen ditut.

Liburu bat: Eskarmentuaren paperak – Anjel Lertxundi. Urteetan, nire bidailagun izan delako, eta orain bere apalean, azal eta mami zimurtuaz, aitona on bat bezala, beti, nire zain egongo delako.

Ipuin bat: Egunak dira euritan – Maria Soledad Uranga. Gogoratzen dudan bakarrenetarikoa delako, eta beharbada, baita itzuli dudan ipuin bakarra delako. 

Film bat: Dersu Uzala – Akiro Kurosawa. Natura, jakintza eta artea uztartzen duelako.

Telesaio bat: Sautrela. Sukaldari on batek prestaturiko plater eta plazer zoragarria izan zelako. 

Abesti bat: Foreigner Suite – Cat Stevens. Luzea bezain ederra delako. 

Webgune bat: hiztegiak.elhuyar.eus. Nonahi, nire hitzen itsasoa delako.

Maite Arrese

Ipuinak kontatzen dituen aktorea eta yoga irakaslea.

Liburu bat: Aitaren etxea – Karmele Jaio. Hiru pertsonaiek, gizon batek eta bi emakumek, euren bizitzako bigarren atalean daudelarik, erabaki berriak hartzeko abagunea.

Ipuin bat: Katu jendea – Eider Rodriguez. Katu bana duten bizilagun biren arteko harremana; edo harreman aukera galdua.

Film bat: Izarren argia. Espainiako Gerra Zibileko gertakari ilunenetako baten lekuko izan zen Saturrarango emakumeen kartzela.

Telesaio bat: Breaking Bad.

Abesti bat: Mendian gora – Imanol. Mundua dantzan jarriko nuke Jainkoa banintza.

Webgune bat: teatro-testuak.com

Beste zerbait: Gustuko ditut mantrak abestea, errekako uretan bainatzea.

Nahia Iglesias Pamparacuatro

Irudigile eta bidaiaria.

Liburu bat: Amaren Eskuak – Karmele Jaio. Protagonistaren amaren gaixotasuna uneoro presente badago ere, eleberriak bizitzeko grina transmititzen du.

Ipuin bat: Lohia – Maite Mutuberria. Krisialdi baten ilustrazio bidezko kontakizuna.

Film bat: Loreak. Hiru emakumeren eskutik ahanztura eta oroimenaren arteko joan etorriak kontatzen dizkigun film geldo eta ederra.

Telesaio bat: Years & Years. Erresuma Batuko familia baten eskutik ezagutuko dugun gaur egun hasi eta 15 urtetan luzatuko den distopia.

Abesti bat: Misanthropic Drunken Loner – Days & Daze. AEBtako folk-punk taldea, instrumentu asko haiek sortzen dituzte.

Webgune bat: ioverlander.com. Munduan zehar bidaiatzeko tresna oso baliagarria,

Beste zerbait: Dixit jolasa. Ilustrazioetan oinarritutako mahai jolasa da, hauen bidez sormena piztea du helburu.

Ana Galarraga Aiestaran

Beti mugimenduan, jakin-mina, gozamena eta bizipoza dira nire motorrak.

Liburu bat: Neguko argiak – Irati Elorrieta Agirre. Zu eta ni agertzen gara liburu horretan, eder eta gordin.

Ipuin bat: Bihotz handiegia liburuko edozein – Eider Rodriguez Martin. Kontuz! Ez dira ipuinak, ispiluak dira, eta azkura sortzen dute. 

Film bat: Oreinak – Koldo Almandoz de la Cruz. Klaseak, paisaiak, jatorriak, kulturak, generoak gurutzatzen diren leku horretan.

Telesaio bat: Handmaid's tale-ren lehen bi denboraldiak. Istorio distopikoa dela diote, ez sinetsi.

Abesti bat: Helduentzako sehaska kantua I – Petti. Harkaitz Cano Jauregirenak dira hitzak, Pettik konposatu ditu doinuak, berak abesten ditu kantuak eta musikari onenez inguratu da.

Webgune batBooktegi, noski, eta Armiarma, nola ez. Literaturazaleontzako altxorren kutxa da bata; ozeanoa bestea.

Beste zerbait: Elhuyar aldizkaria. Zientzia-albisteak, erreportajeak, analisiak, istorioak eta iritziak, begirada kritikoz eta genero-ikuspegiarekin.

Hatxe

Kanpora begira, alaia; barnekaldea, zulo ilunez betea.

Liburu bat: Lohia – Maite Mutuberria. Barne munduranzko gebirada ilustratu bat; iluna eta aldi berean ederra.

Ipuin bat: Natsegit – Danele & Josevisky. Sozializazioa vs. norbanakoaren beharrak.

Film bat: Mara Mara – David Aguilar. Maitasunaren eta heriotzaren inguruko gogoeta bat; irudi poetikoz betea.

Telesaio bat: Sharp Objects. Thriller psikologikoa; telesail laburra.

Abesti bat: Naga – Marina Herlop. Pianista eta abeslari katalanaren kantu berezi bat.

Webgune bat: Filmin. Pelikula ezohiko, esperimental eta sozialak topatzeko gunea. 

Itziar Ugarte

Letrazalea eta nahiko geldigaitza; kultur kazetaria BERRIA egunkarian.

Liburu bat: Itzulera – Martin Bidaur. Gertuko egiten zaidan ahots bat da; gustatzen zaizkit poeta den lekukoaren begirada eta haren estilo apala.

Ipuin bat: Eta handik gutxira gaur – Eider Rodriguez. Istorio eder bat, eder kontatuta; zerez eginda gauden gogorarazten diguna.

Film bat: Estiu 1993 – Carla Simon. Zoragarria iruditu zitzaidan; delikatua, aldi berean, indartsua eta oso poetikoa.

Telesaio bat: EiTB Transit. Oso pieza interesgarriak eta landuak egiten dituzte inguruko kulturgileen lanen eta gomendioen inguruan.

Abesti bat: Hori – Maite Larbururen. Sortzaile libre bat iruditzen zait, eta harrapatzen nau bere unibertso horrek; bereziak ditu kantuak, hitzak, doinuak.

Webgune bat: armiarma.eus. Opari bat da irakurle modura halako tresna oparo bat hain eskura izatea. 

Beste zerbait: Kozinatzea, dantza egitea, jostea; bizitzara lotzeko beste modu batzuk.

Garbine Ubeda

Idazketan, ilustrazioan eta komunikabideetako iritzi sailetan lardaskan dabilen ezkerra.

Liburu bat: Absurdoko kontuak – Patxi Zabaleta. Zoroen herriko kronikak eginez, gizartearen gaineko gogoeta dakar. 

Ipuin bat: Tigre batekin bizi – Harkaitz Cano, Maite Gurrutxaga. Albuma da, baina poema ilustratu gisa ere har daiteke; egonezina sortzen digun horren metafora da tigrea. 

Film bat: Kalabaza tripontzia – Juanba Berasategi,  Koldo Izagirre. Tartalo, Kukubiltxo eta Galtzagorriren ibilketak eta biribilketak, dio azpitituluak; gure marrazki bizidunen produkzioan, klasiko dibertigarri bat.

Telesaio bat: Ahoz aho. Kultur eskaintzaren gaurkotasuna, bere zabalean azaldua eta aurkeztua, egileenganako begirunetik.

Abesti bat: Arteriak zulatu nahi dizkigute – Haztearen izerdia. Hitz zorrotzak, doinuetan indarra. 

Webgune bat: Uberan.eus. Euskal Idazle Elkarteak gure literaturari eskainitako txokoa.

Beste zerbait: Hondamuinean 1 eta 2 – Zerocalcare. Komikia edo eleberri grafikoa, bi zatitan emana. 

Galder Unzalu Etxabe

Iraskaslea bigarren hezkuntzan; Banbupean izan da antropologia, bidaia-kronika, mendia eta literatura uztartzeko nire lehen saiakera.

Liburu bat: Izan bainintzen Nafarroako Errege – Aingeru Epaltza. Biziki gozatu nuen nafar Erdi Arora bidaiatzen.

Ipuin bat: Gasteizko Hondartzakeko edozein – Xabier Montoia. Hiriaren barrunbe ixil eta ixilduetara bidaiatzeko kontakizun apartak.

Film bat: Il Postina. Mediterraneoan murgiltzeko gonbite zoragarria.

Telesaio bat: Sherlock Holmes, Benedict Cumberbatchena. Cumberbatch aktore lanean ikustea beti egiten zait dibertigarri eta interesgarri.

Abesti bat: Ametsekin Ametsetan – Ama Say. Diskako edozein kanta behin eta berriz entzuteko momentu oro da ona.

Webgune bat: Uriola.eus. Saretik Bilbo ezagutzeko leihorik onena.

Beste zerbait: Pirinioa. Gure Himalaia txikia hemen dugu.

Danele Sarriugarte Mochales

Idazlea, itzultzailea eta Kabiene Elkarlan Guneko kidea.

Liburu bat: Leihoen afasia – Alaia Martin. 2019ko ekainean Errenterian Eztena jaialdiaren barruan egin zituzten antzerki-egonaldien kronika, parte hartzera atrebitu ez zen beldurti honentzat. 

Ipuin bat: Ederra eta piztia – Garazi Arrula. Elkarri esaten diogunaren eta guretzat gordetzen dugunaren arteko aldea, ezinhobeto islatua. 

Film bat: Portrait de la jeune fille en feu – Céline Sciamma. Film eder-eder-ederra. 

Telesaio bat: The end of the f***ing world. Telesaio honek sekulako inpaktua egin dit, eta bikain eginda dago. 

Abesti bat: Laino ilunak – MICE. Egunari heltzeko abesti perfektua. 

Webgune bat: Berria. Nire erreferentziazko informazio-iturria. 

Beste zerbait: Irratia eta podcastak. Lotara joan aurretik, izugarri gustatzen zait irratia edo podcastak entzutea.

Iraia Elias

Konpainia on bat, umorea eta jolasa; zer gehiago?

Liburu bat: Oreina - Koldo Almandoz. Koldok Oreina filmaren sortze prozesuan egindako bitakora. Sormen prozesu baten baitan egoten diren gorabeherak oso ondo islatzen direla uste dut.

Ipuin bat: Hormako paper horia - Charlotte Perkins-Gilman. Deskantsatzera behartzen dute emakume bat bere gelan eta esperientzi hori nola bizi duen kontatzen du modu zirraragarri batean.

Film bat: Delphine et Carole – Callisto McNulti. 70.hamarkadako borroka feministan egindako hainbat ekimen erakusten duen dokumentala.

Telesaio bat: Foodie Love - Isabel Coixet. Interneteko aplikazioren baten bidez ezagututako bi pertsonen arteko harremana eta bakoitzaren bizipenek nola eragiten duten bestearekin harremanetan jartzean.

Abesti bat: Sinnerman - Nina Simone. Barrutik kanpora doan subidoi bukaezina.

Webgune bat: Domestika. Sormenari loturiko ikastaro eta informazio interesgarri ezberdinak topatzeko gunea.

Jose Mari Pastor

Pertsona izaten saiatzen den animalia gehienetan arrazoiduna.

Liburu bat: Etiopia – Bernardo Atxaga. Euskal literaturan mugarria izan zen lana.

Ipuin bat: Niregandik espero zena – Eider Rodriguez. Neska gazte baten eboluzioa azaltzen du, lehen pertsonan, oso modu intimistan.

Film bat: Marrubi basatiak – Ingmar Bergman. Filmeko pertsonaia nagusiak bere bizitza berrikusten du eta errepaso horren amaieran esperantza izpi batzuk agertzen dira.

Telesaio bat: Albistegiak, eta dokumentalak, batez ere historiari buruzkoak.

Abesti bat: Lau teilatu – Itoiz. Gaztetako freskura, anodioa(k)eta xalotasuna gogorarazten ditu.

Webgune bat: berria.eus. Euskarazko egunkari bakarra, Euskal Herria Euskal Herritik osotasunean hartzen duena.

Beste zerbait: Izurria – Albert Camus. Egunotan bizitzen ari garen egoerari buruz hausnartzeko balio du.

 

Olatz Beobide

Txikitan, kalkuladora baten argiarekin, ohe-azpian irakurtzen nuen; orain istorioak behar ditut arnas hartzeko.

Liburu bat: Honetara ezkero – Arantxa Iturbe. Istorio laburrak dira, laburrak neurriz baina luzeak eta zabalak ideia, pertsonaia eta gertaeretan. 

 

Ipuin bat: Amaia – Jesus Maria Arrieta. Udalekutako gaubeletan ezagutu nituen Amaia, Ilargi amandrea, Eneko haritza etab. 

 

Film bat: Sorry we missed you. Ze pertsonaia, ze gidoia, ze abilidade amaieraraino beraien kezka eta desioekin bat egiteko: maisulana!

 

Telesaio bat: Pure. Aktoreek, zuzendaritzak, filmaketa eta dialogoak txoratu naute. 

 

Abesti bat: Hallelujah. Abesti honek dozenaka bertsio izango ditu baina Jeff Buckley-rena hautatzen dut.  

 

Webgune bat: jakin.eus/albisteak Kultur-jardunaren-sendabiderako-zenbait-artikulu. 

 

Beste zerbait: Igor Estankonaren Moskito irakurtzeko, eta Andrea Arnold-en Fish Tank ikusteko amorratzen. 

Antonio Casado da Rocha

Filosofo kaxkar bat.

Liburu bat: Lerro etena – Angel Erro. Lanak eta egunak.

Ipuin bat: Hitz egiten asteko ordua – Iban Zaldua. Jose Angel Garciaren eta Maddi Arrietaren adierazpenak.

Film bat: Midsommar. Folk terrorezko fabula honetan Florence Pughek bere mutil lagunarekin (eta kapitalismo berantiarreko gizartearekin) eten egiten du.

Telesaio bat: The Little Drummer Girl. Nazioarteko estoldetatik ihes Florence Pugh errealitatearen antzerkian murgiltzen da.

Abesti bat: A Sip of Wine – Leonard Cohen. Ez izan beldur ene lagunok: / hain da gure zera arin; / amodioan egin gintuzten, / amodioan desegin.

Webgunea: morau.eus. Andoni Tolosaren work-in-progress, kantu onaren bila.