Koldo Izagirre Urreaga

Altza, 1953

Pasaian bizi den idazle oparo, goraipatu eta berritzailea. Filosofia eta Letretan lizentziatua, literaturaren ia genero guztiak landu ditu: poesia, eleberria, ipuina eta saiakera. Itzulpengintzan ere aritua da, eta, haur eta gazteentzat ez ezik, hedabideetarako, telebistarako eta zinemarako ere idatzi du. Hainbat idazlerekin batera 1978an Oh!Euzkadi! literatur aldizkari berritzailea sortu zuen, eta 80ko hamarraldian Bernardo Atxagarekin Panpina ustela aldizkariaren zenbait ale aldizka atera zituen. Zineman Ke arteko egunak (1988) eta Offeko maitasuna (1990) filmetako gidoilari eta zuzendari lanak egina dago; baita hainbat marrazki bizidun pelikuletako gidoiak idatzi ere. 

 

Literaturan Euzkadi merezi zuten (Hordago, 1985), Agirre zaharraren kartzelaldi berriak (Elkar, 1999), Lorea Gernika, andrazko bat (Susa, 2015) eta Nik ere Germinal! egin nuen aldarri (Susa, 1998) eleberrien, eta Itsaso ahantzia (Kriseilu, 1976), Baliko erroten erresuma (Susa, 1989) eta Parisen bizi naiz (Susa, 2013) poema-liburuen egilea dugu.

 

Susak 1998an argitaratutako eleberriagatik Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena, eta zinemaren munduko Ikuska saria sarien jabea da.