Robert Louis Stevenson

Edinburgo, 1850

Osasun ahuleko idazle eskoziarra, heterodoxo samarra izan zen egokitu zitzaizkion gizarte eta garairako. Edinburgoko unibertsitatean saiatu zen itsasargi-ingeniaria titulua ateratzen, osasun pattala zela bide, arrakastarik gabe; gero, Zuzenbidean lizentziatu ondoren, fedegabe eta bohemio bilakatu zen.  Gurasoen iritziaren aurka, banandutako emakume estatubatuar batekin ezkondu zen, eta hego hemisferioko itsasoetan luzaro bidaiatu zuten. Eta lurralde haietan hil eta hilobiratua izan zen.

            

Idazle oparoa,  eleberria, ipuina, olerkia eta bidaia-kontakizuna landu zituen. 1877-1897 urteen artean 13 eleberri argitaratu zituen, eta ondoko hauek haien lagin bat dira: Altxor uhartea (1883), Dr. Jekyll eta Mr. Hyde (1886), Bahitua (1886), Gezi beltza (1888) eta Ballantraeko premua (1889). Bidaia-liburuen artean, berriz, honakook dira azpimarratzekoak: Traveis with a Donkey in the Cévennes (1879), eta In the South Seas (1896). Bestalde, New Arabian Nights (1882) eta Hego itsasoetako ipuinak (1893), horien artean “Botilako deabrua” entzutetsua, ipuin bildumak idatzi zituen. Eta, azkenik, baita A Child’s Garden of Verses (1885) poema liburua ere.