Antonio Casado da Rocha

Errenteria, 1970

Poeta eta EHUko ikertzailea. Iparragirre Saria (gaztelaniaz) eta Lasarte-Oriarena (euskaraz) irabazi ondoren, Quién me mandaría a mí (Bermingham, 2008) eta Esku ezkerraz (2011, Angel Erroren hitzaurre batekin) poema liburuak argitaratu ditu. Bestalde, poema batzuk Basque Poetry eta Donostiako euskal idazleak webgunetan kaleratu ditu. 2014an bere bigarren euskarazko poesia liburua argitaratu du, Islandiera ikasten (Utriusque Vasconiae). Fernando Pessoa, Billy Collins eta Wislawa Szymborska-ren poesia itzuli, eta hainbat ekitalditan parte hartu du: besteak beste, Literaktum, Literaturia, eta Pentsamenduaren Poesia. Euskadi Irratiko Lizardiren baratza saioko kolaboratzaile izateaz gain, High Alaitasuna eta Laguna blogetan ere idatzi ohi du.