Anjel Lertxundi

Orio, 1948

Filosofia eta Letrak eta Irakaskuntza lizentziaturak dauzka, eta idazlea, literatur eta zinema kritikaria, kazetaria, gidoilaria eta telebista kontseilaria da. Euskal idazlerik ezagunenetarikoa da, eta haren obrak eleberriak, ipuinak, artikuluak eta saiakerak biltzen ditu.

Haur eta gazteei zuzendutako lan asko idatzi ditu, eta itzulpengintzan ere aritu izan da. EIE (Euskal Idazleen Elkartea)-ko sortzaileetariko bat izan zen 1982an, eta elkartearen buru izan zen 1985 arte. Telebistako gidoilari eta aholkutzailea izateaz gain, bi film zuzendu ditu: haren liburuan oinarritutako Hamaseigarrenean, aidanez 1984an eta Kareletik 1987an.

Honez gain, blogaria ere bada, eta haren blogean egunero Berrian idazten duen artikulua argitarazten du. Euskaltzain kolaboratzailea da eta guztiz euskaltzain izateko proposatua izan da.

1970ean argitaratutako Hunik arrats artean ipuin-liburuak euskal alegia modernoari hasiera eman diola uste dute askok. Haren idatzietan absurdoa, errealismo magiko hegoamerikarra, antzerkigintza, neoerrealismoa bezalako influentzia ugariak aurkitzen ahal ditugu.

Hainbat sari jaso ditu, horien artean, Euskadi Literatura Saria Argizariaren egunak eleberriagatik 1999an, Espainiako Literatura Sari Nazionala Eskarmentuaren paperak saiakeragatik 2010ean, eta Rosalia de Castro saria bere ibilbide literarioagatik 2010ean.