Joaquín Gallegos Lara

Guayaquil (Ekuador), 1909

1909ko apirilaren 9an jaio eta fistula batengatik 1947ko azaroaren 16an hil zen eleberrigile eta saiakera idazle ekuadortarra izan zen. 

 

Bere obretan errealismo literarioa lantzen zuen, XIX. mendearen bigarren erditik aurrera erromantizismoarekin apurtu zuen korronte estetikoa. 1934. urtean Nela Martínez Espinosa idazlearekin ezkondu zen, baina urte batzuk pasatu eta gero, dibortziatu egin ziren. Hala eta guztiz ere, berarekin idatzi zuen Los guandos obra, hil eta gero argitaratua. Horretaz gain, Los que se van (1930) eta Las cruces sobre el agua (1946) lanak ere azpimarragarriak izan ziren bere idazle bizitzan. Biografía del pueblo indio saiakera ere hil ondoren argitaratu zen, 1952an. 

 

1930. hamarkadan Guayakil taldea sortu zuen, Demetrio Aguilera Malta eta Enrique Gil Gilbertekin batera, Los que se van ipuinen bilduma argitaratu zutenean. Guayaquil taldeak gizarte-literatura garatzen zuen, eta folklorea, mitologia eta historia bezalako gaiak lantzen zituen. Los que se vanen, hain zuzen ere, langileen lan baldintzak deskribatu zituzten eta nagusi zen probrezia egoera irudikatu zuten. Gainera, lan hori oso nabarmena izan zen, horren bidez eman baitzuen ezagutzera bere burua idazle honek. [Alba Santamaria]