Karmele Jaio

Gasteiz, 1970

Informazio zientzietan lizentziatu zen EHUn, eta kazetari lanetan aritu da idatzizko hainbat komunikabidetan, Euskaldunon Egunkarian edo Garan, esaterako. Beste hainbat egunkaritan zutabegile ere aritu da, Diario de Noticias de Álavan, Deian, Diario de Noticias de Gipuzkoan eta El Paísen, kasu. Egun, Emakundeko koordinatzailea eta prentsa arduraduna da. 

Literaturan hainbat genero landu ditu. 2004an argitaratu zuen bere lehen liburua,  Hamabost zauri ipuin bilduma. Urte berean Igartza Saria irabazi zuen Amaren Eskuak eleberri proiektuagatik, eta 2006an argitaratu zen. Eleberri horrekin hiru sari jaso zituen: Zilarrezko Euskadi SariaZazpi Kale Saria eta Beterriko Liburua Saria.  Gainera, zinemarako bertsioa ere zuzendu zuen Miren Gabilondok, eta 2013ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen. 

2019an Aitaren Etxea eleberria argitaratu zuen, eta 111 Akademia Saria eskuratu du lan horrekin. Poesia liburu bat ere argitaratu zuen 2015ean: Orain hilak ditugu

2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatua izan zen.