Lutxo Egia

Santander (Espainia), 1969

Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da. Hainbat eleberri, narrazio-bilduma, kronika, saiakera, zine-gidoi eta antzerki-testu argitaratu ditu: Kalezuloko animalien itzalak (Pamiela); Paperezko hegazkinak (Susa); Ezker hanka falta zuen (Susa); Zubigilea (2007); Txakur ingelesak (Susa); Metamorfosis en el noveno asalto (Consonni)... Adabaki Ekoizpenak ekoiztetxeko kidea eta gidoilaria da (Euskara JendeaLurraren bideanGure oroitzapenak...). 

Azken urteotan identitatei buruz jardun du artistikoki. 2015ean, Transitoak: bilingual performancea burutu zuen, hizkuntz identitateen inguruan. 2016an, Identitarteak (Booktegi) antzezlana idatzi zuen. Eta 2017an, Transitoak: haren da nireNoiz utzi zenion zeure bizitza bizitzerari? performancea jarri zuen martxan, kanpo-faktoreek gure identitateetan nola eragiten duten ikertzeko. Ahotseneako eta BIRA Kulturako kidea da.