Txokolatea / Nire arreba…Chocolate / My Sister

David Boulter

Nire arreba eta Txokolatea pieza zoragarriak dira: narrazioetan zein musikan murgiltzen gara entzuleok. Lehenengoan idiofonoek, baxuak eta bateriek alai eramaten gaituzte; bigarrenean, ehundura psikodelikoak inguratzen gaitu; eta bi piezetan ahotsek –Staples eta Boulter jaunenak, hurrenez hurren– istorioen azken lerroraino lotzen gaituzte.

Irakurri

Ahuakatearen zaintzarako gida

Maitane Perez

Zaindu. Hori izan da X-ri esan dion azkeneko gauza. X-k irakurri duen azken mezua. Momentuz. Zaindu zaitez, esan dio, ardura bere gainetik kenduz, berak zainduko ez duelakoan, urrunduko delakoan, nahiz eta hori oraindik seguru ez jakin. X-ri haren burua zaintzeko eskatu dio, erregutu dio ia (eskerrak idatzizko mezuetan tonua nabaritzen ez den), egunen batean izkina … Continued

Irakurri

Paradisuaren ifrentzua

Harkaitz Cano

Harkaitz Canoren hiru ipuin elkartzen dira bilduma honetan: ‘Boeing 767’, ‘Bueltako ogia’ eta ‘Berridazketa’. Istorio hauetan kontalari bana dugu, eta horrela, besteak beste, Harkaitz Canoren lanaren aniztasuna ikusten dugu. Aldi berean, ipuin hauek bestelako hainbat ezaugarri eta zenbait gai amankomunean dituzte. Baina horren gainean ez dugu gehiago kontatuko –spoilerrik ez–; norberak nahi duena ikus dezan, … Continued

Irakurri

Energia subrogatua

Arrate Egaña

Joseluk ez ditu Gabonetako oporrak gozatzen. Bestelako aire batean murgildu dira kaleak, dendak edo telebistako iragarkiak; Gabonetako espirituak edozein agertoki mudatu du. Joseluren etxeak, aldiz, beti bezain soil jarraitzen du, amonak ez omen duelako festa horietan sinesten. Joseluk ere ez, edo bai, ez daki; edonola ere, gurasoek, bizirik zituenean, etxea beretzat apaintzen zuten. Koloretako argitxoak?…

Irakurri

Roaming

Ibon Larrazabal

Detektibe baten asteak ez luke zertan astelehen goizez hasi beharko. Detektibe batek ez dauka lan ordutegi finkorik, funtzionario batek bezala. Ikerketa baten erdian dagoenean, detektibe batek egunean hogeita lau orduz lan egiten du, asteko zazpi egunetan. Hogeita lau, berrogeita zortzi, hirurogeita bi orduko zelatak egiten ditu jarraian, auto baten barruan ezkutatuta, teilatu baten gainean, kamioi … Continued

Irakurri

zirrikituetan

Ane Labaka

Zirrikituetan jarri dio Ane Labakak izenburu bertso-sorten bilduma honi. Arrakaletan, zoko-mokoetan, ertzetan, zirriztuetan, zokondoetan, pitzaduretan, hutsarteetan usnaka ari da Ane Labaka: entzun ezin izan dituen ahotsen bila dabil gauean, iragana eta etorkizuna batzen diren ilargi betearen pean.

Irakurri

ZER DA BOOKTEGI?

Booktegi Kultur elkartearen helburua euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea da. Formatu elektronikoak ahalik eta modu eraginkorrenean aprobetxatzen saiatzen gara helburu horren alde.
Liburu, audio edo bideo bat argitaratu nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri, mesedez, eta aukerak aztertuko ditugu. Edukia zurea da; Booktegin jartzeak esan nahi du gure irakurle guztiekin partekatuko duzula.
Booktegi.eus-en dauden liburu, audio eta bideo guztiak guztiontzat daude eskuragai. Sortzaileen eskuzabaltasunari esker, dohainik daude. Gustuko badituzu, lagunekin ere parteka ditzakezu.
AUDIOAK

Menuet eta Gaua

Grabaketa hau Xerezaderen atxiboak egindakoa da –http://xerezade.org–; itzultzailea, Josu Zabaleta.

Ikusi
BIDEOAK

Azken aurreko manifestua (Usurbilen)

Iraiak Eliasek eta Hatxek Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ interpretatu zuten Booktegi Jaialdian, 2022ko urriaren 22an, Usurbilgo Sutegi kulturgunean.

Ikusi