Maria

Garazi Albizua

Birramamaren errezeta da. Hura ere Maria. Ostatuaren sukaldean, aldarea sortu dute, birramamarena da argazkirik zaharrena, nahiz eta ez izan ostatua gobernatu duen andre zaharrena. Haren ondotik egon baitziren beste bi Maria; gainera, birramama nahiko gazte zendu zen. Azoka egunean.

Irakurri

Erreskatea

Ane Labaka

Oraintsu hasi zaio Lideri arnasa biriketara iristen. Argi-izpi indarge batzuk suma ditzake hor nonbait, nahi baino urrunxeago baina dizdizka. Denbora urteka kontatzera itzultzear da, azkenik. Haurdunaldietan asteak zenbakitzen direlako eta umea jaio berri-berritan, aldiz, egunak bihurtu ohi direlako denbora-unitate behinen. Hori, teorian, ilunantza sosegu bada eta goiza zabaltzean gau osoan zehar zenbat alditan jaiki ote … Continued

Irakurri

Ez gara alferrik galduko

Irati Zubia

Ezkaratzean egin zuten topo Elena eta Victoriak lehenbizikoz. Elkarrekin konbinatzen duten bloke multzo horietako batean bizi ziren. Laranja kolorekoetan, hiriaren mendebaldean. Itsasotik urrunen dagoen auzoa da Mendebaldekoa. Hirian inoiz izan den auzorik hezeena. Likatsua da bertako haizea, kresalik gabeko brisa bat. Ordurako, Elenak hiru aste pasatxo zeramatzan institutura joan gabe…

Irakurri

Giltza

Iñigo Astiz

Ezinezkoa iruditu zitzaidan ipuin batean inplikatutako elementu guztiak kontuan hartuta ipuin bat idatzi ahal izatea. Etsigarria suertatu beharrean, ordea, ezin emankorragoa egin zitzaidan hori. Hasteko, ez nuen zertan ipuinik idatzi, eta hori berez zen askatzailea, baina, horrez gainera, kontuan hartu beharreko elementuen gainezkatze horrek edozer onartzeko aukera zabaltzen zidan. Askatu egin ninduen «ipuinak» idaztetik, eta, … Continued

Irakurri

Atezaina

Miren Agur Meabe

Agurtzaneri ez zaio oraindik ahaztu giltzatxoaren zapore metalikoa. Letoizkoa zen, koskatua. Bere intimitatea babesteko irentsi zuen. Agurtzanerentzat, koaderno hura lubaki bat zen, gaztelu bat, katedral bat. Hamahiru urte zituen ikaskideek kendu ziotenean. Berak ahoan gorde zuen giltzatxoa, baina, atezuan, irentsi egin zuen…

Irakurri

ZER DA BOOKTEGI?

Booktegi Kultur elkartearen helburua euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzea da. Formatu elektronikoak ahalik eta modu eraginkorrenean aprobetxatzen saiatzen gara helburu horren alde.
Liburu, audio edo bideo bat argitaratu nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri, mesedez, eta aukerak aztertuko ditugu. Edukia zurea da; Booktegin jartzeak esan nahi du gure irakurle guztiekin partekatuko duzula.
Booktegi.eus-en dauden liburu, audio eta bideo guztiak guztiontzat daude eskuragai. Sortzaileen eskuzabaltasunari esker, dohainik daude. Gustuko badituzu, lagunekin ere parteka ditzakezu.
EGUZKILORE

Bizitza txangoak egiten hasi zenean

Bizitza txangoak egiten hasi zenean

Ikusi
ELKARRIZKATEA

Alaine Agirre

Eider Rodriguez Alaine Agirrerekin solastu da.

Ikusi
EGILEAK

Txakur Gorria Sormen Kolektiboa

Ikusi
GOMENDIOAK

Maite Arrese

Ipuinak kontatzen dituen aktorea eta yoga irakaslea.

Ikusi
ELKARRIZKETAK

Ane Labaka

Anek Booktegin duen ‘Zirrikituetan’ liburuaren gainean hitz egin digu.

Ikusi
AUDIOAK

Urtebetetze festa

Leire Palaciosek Eider Rodriguezen ipuina irakurri digu.

Ikusi
SAIO BEREZIAK

Oparia

Lou Reed-en ipuin beltza Xabier Montoiak itzuli du; irakurketa Amaia Lainontzirena da; irudiak Nagore Legarretak sortu ditu; eta soinu banda Javi Pez eta Xabier Montoiarena da.

Ikusi