Roaming

Ibon Larrazabal

Detektibe baten asteak ez luke zertan astelehen goizez hasi beharko. Detektibe batek ez dauka lan ordutegi finkorik, funtzionario batek bezala. Ikerketa baten erdian dagoenean, detektibe batek egunean hogeita lau orduz lan egiten du, asteko zazpi egunetan. Hogeita lau, berrogeita zortzi, hirurogeita bi orduko zelatak egiten ditu jarraian, auto baten barruan ezkutatuta, teilatu baten gainean, kamioi baten azpian, zuhaitz baten abaraskaren artean…

Plazaratze Eguna:
2020/01/14
Deskargak:
307
Orri Ikustaldiak:
657