Tom Sawyerren abenturak (4)

Mark Twain

Gauerako bi mutilak prest zeuden abentura arriskutsu hartan parte hartzeko. Bederatziak arte taberna inguruan ibili ziren. Batek inguruak zainduaz, besteak taberna beraren sarrera. Ez zen mexikar haren antzekorik ez sartu, ez irten. Gaua argia zegoen eta beraz, ez zen hura izango aukerarako onena. Tom etxera joan zen. Bazekien iluntzen bazuen zeharo, Huckek “miau- ka” egingo ziola. Orduan bera joango zen giltzak frogatzera. Baina gau hura gero ere argia izan zen. Beraz, Huck ere lotara joan zen, bere betiko kupel azpira…

Plazaratze Eguna:
2019/09/24
Deskargak:
98
Orri Ikustaldiak:
100