Sutondoko kontuak

Txerra Rodriguez

Txatalez osatutako liburutxoa da hauxe. Sutondoan bezala, berbak lotzen ditugu, elkarrizketak katramilatu eta anabasa hurrenkera bihurtu. Denetarik topatuko duzu hurrengo orriotan, irakurle, baina dena hari ikusezin batek estekatua. Soziolinguistikaren eta haren dibulgazioaren hari mehea. Beti ere, soziolinguistika errealitatea eraldatu nahi duen zientzia gisa ulertuta. Izan ere, gogoeta teorikoak ondo dauden arren, liburuan horrelakorik ez duzu aurkituko. Haien gainean egindako hausnarketak bai, haren gainean egindako iruzkinak bai. Soziolinguistikako zerutxoa, izartxoz betetako zerutxoa, irudikatu nahi izan dut hurrengo lerrootan.

Plazaratze Eguna:
2018/11/19
Deskargak:
827
Orri Ikustaldiak:
1047