Ura

Hainbat egile

Liburuxka honek Hernaniko “Kale Literatura” irakurraldietan du sorburu. Irakurraldiok gai edo beste aitzakia (liburua, diskoa,…) baten inguruan antolatzen ditugu, udazkenean eta udaberrian, literatura modu ludikoan gizarteratzeko asmoz. Oraingo honetan, “Euskara Ari Du” ekimenarekin bat eginez, URA izan zen irakurraldiaren gai nagusia. Larunbata eguerdia pasatu genuen lagun giroan, modu kooperatiboan jasotako hogeita bost testuok elkarrekin irakurriz, Hernanin dauden bost iturri gunetan —Urbieta kalea, Atarrabiyo parkea, Zinkoeneako iturria, Ezkiaga pasealekua eta Leoka labaderoa—, literaturarako eta euskararako txoko horiek espazio publiko gisa aldarrikatuz. Musikarako eta trago bat hartzeko uneak ere izan genituen, ondo pasatzea eta lagunekin elkartzea gure helburu nagusiak baitira.

Plazaratze Eguna:
2018/09/17
Deskargak:
35
Orri Ikustaldiak:
124