Patxo Telleria

Patxo Telleria

Bilbao, 1960

Aktorea, zinema zuzendaria eta gidoilaria da.

Pedagogia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean eta Euskal Filologiakoak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Maskarada antzerki konpainarekin hasi zuen aktore ibilbidea eta, azken urteotan, Mikel Martinezekin batera Tartean teatro konpainian.

Gidoilari lanetan ere aspaldi hasi zen eta hauek dira berak ondutako obra nagusiak: Simplicissimus (2019), Ghero (2018), Ez dok hiru (2017), Zergatik Jamil? (2015), Lingua nabajorum (2012), Euskarazetamol (2009), Larru haizetara (2005), Euskera sencilloaren manifestua (2003), …

Zineman ere aritu da gidoilari, esate baterako, Soinujolearen semea (2018), Igelak (2016), Txarriboda (2015), Bypass (2012, zuzendari ere), Hodeiak pintatzeko makina (2009, zuzendari ere), …

Sari batzuk ere jaso ditu bere ibilbide profesionalean. 2013an jaso zuen Max Saria Lingua nabajorum obragatik eta 2014an Donostiako Antzerki saria obra beragatik.