Zaola Ipiña

Bilbao, 1986

Artista bisuala. Arte Ederretako ikasketak burutu zituen UPV/EHUn eta ondoren A Coruñara joan zen arte grafikoen inguruko masterra egitera. Ezintasun sozialak eta, aldi berean, pertsonalak diren ezinak, azken proiektu artistikoen abiapuntua bilakatu dira. Arte sorkuntzarako zenbait beka jaso ditu, Bilbaoarte Fundazioan edo Bizkaiko Foru Aldundiaren arte ekoizpen; hala nola, Bartzelonako Centre D’art Contemporani Piramidón-en izandako egoitza artistikoa. Banakako erakusketen artean nabarmentzekoak dira besteak beste: Gorreri bisuala Bilboko Euskal Museoan (2020); Zantzu onerako leihoak Fuenla-bradako (Madril) Centro de Arte Tomas y Valiente-n (2019); Ikus-esparru zabalduak Durangoko Arte eta Historia Museoan (2018) eta BilbaoArte Fundazioan (2017); Ocupació lumínica Reuseko Antoni Pinyol galerian (2016) edo ITZALezinak Bilboko Windsor Kulturgintza galerian. Taldeko erakusketei dagokionez aipatzekoak dira, hala nola, Natura Vitoria-Gasteizko TalKa galerian, Eginberri Guggenheim Bilbao Museoan (2017) edo CALL 2015 Zaragozako A del Arte galerian.