Alaia Gaztelumendi

Oiartzun, 1993

Haur Hezkuntzan Graduatua EHU baita Arte Plastikoa eta Ilustrazio Diseinuan ere Escola Massana, Bartzelona. Egun, arte hezkuntzan eta ilustrazio zein diseinu alorrean lan egiten du freelance moduan. Erakusketak burutu ditu 2017ko FLIC jaialdian (Bartzelonako Haur eta Gazteen Literatura Jaialdian) baita 2019an Kutxa Kulturreko Artistaren Txokoan ere, besteen artean. Gaztelumendiren lanik ezagunenen artean, 2019an sortutako ​Hostoen ezkutuko oroitzapen-en ​seriea, ​Ikusezinak seriea edota 2020an Aintzane Rebueltarekin kolaborazioan eta Arteuparte galeriaren eskutik burututako ​Eseri Mental ​performance-a lirateke. Ilustrazioak sortzearen prozesu tradizionala, hau da, materialak, pigmentuak sentitzea, paper mozketa irregularrak ukitzea... azken emaitza bezain garrantzitsua da. Lanen gaiak bere interesekin, bidaiekin, ardura sozial eta ingurugirokoekin lotuta daude baina bereziki emozioekin. Gai horiek izanik formatuaren eta teknikaren gainean erabakikorrak. Azken emaitza errealitate subjektibo eta poetiko bat da, bere emozioen prismaren bitartez irudikatuak.