Gabriel Korta Rekarte

Donostia, 1951

Beti poesiari emana, hitz lauz apenas idatzi zuen. Erreferentziatzat hartu zituen Auden, Eluard, Breton, Artze, Lete, Aresti, Lao Zi, Epikuro, eta Nietzsche, besteak beste. Nik nire borondatez ikasi dut dakidana, dakidan gehiena, traumatikoak izan ziren nire ikasketak. Ni naiz izan nahi nuena, txarrerako eta onerako. Hamazazpi urte nituenean poesia izan zen nire nortasun eta nire askatasun espazio propioa. Ez desestimatu poetak, ez desestimatu inor, poesia aberastasuna da eta; karisma izatea, hori beste kontu bat da. Liburu hauek idatzi zituen: Isiletik (1980), Okaranak (1986), Harri hautsiak (2002), Laugarrenak lau –aurreko hiru liburuak gehi Testigantza- (2010), Diot (2013), Elurra galtza motzetan (2012), Maitasunaren indarra (2016). Gabriel Kortaren idazkera soila da, gaiak mamitsuak. Hatsa elkartearen poesia antologian parte hartzen zuen eta Errenteriako Zintzilik irratian. Bere burua komunistatzat zeukan. Eritasun batek gizarte-bizitza baldintzatu zion. Berak onartzen zuen bakartzeko joera zeukala, eta aldi berean “nola behar ditudan besteak” zioen. Iñaki Bastarrika-Izagirre (kazetaria)