Katixa Agirre

Gasteiz, 1981

Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) irakaslea eta komunikazio audiobisualean doktorea da, Lolitaren mitoari buruz egin zuen bere tesia. Bestalde, hainbat hedabideetan kolaboratzaile gisa egiten du lan, horien artean daude Deia, Sautrela, Berria eta Argia. Atzerriko zenbait unibertsitatetan ikerketak egiten egon den arren, gaur egun Bilbon bizi da eta, esan bezala, literaturan eta kazetaritzan jarduten du. Agirreren lanik ezagunenen artean daude 2007an argitaratu zuen Sua falta zaigu ipuin bilduma eta 2009an argitara eman zuen Habitat narrazio bilduma. Haur eta gazte literaturan ere lan batzuk argitaratu ditu: Paularen seigarren atzamarra (2007) eta Ez naiz sirena bat, eta zer? (2009), adibidez. 2015ean argitaratu zuen bere lehen eleberria Atertu arte itxaron. Azken honengatik sari bat jaso zuen, 111 Akademia saria (2015). Honetaz gain, beste hainbat sariren irabazle izan da urteetan zehar, Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa (2015), ‘Hesperia, California’ ipuinagatik edota Agustin Zubikarai beka (2016), Amek ez dute eleberri proiektuagatik, esaterako.