Estibalitz Ezkerra

Bilbo, 1979

Estibalitz Ezkerra Vegas kazetaritza eta artearen historia ikasketak egindakoa da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ingeles literaturan masterra du (University of Nevada, Reno), eta literatura konparatuan doktoretza (University of Illinois, Urbana-Champaign). Bere ikerketa lanak nazio-estatuaren eraketan gertaera gatazkatsuen gaineko memoria eta historiaren erabilerak zer-nolako diskurtsoak ahalbidetu eta isildu dituen aztertzen du. Euskaldunon Egunkarian kazetari ibili zen kultura sailean 2000. urtetik komunikabidearen itxiera arte, eta 2011tik hona mundu-literaturari buruzko artikuluak idazten ditu bi asterik behin Berria-rako eta iritzi zutabeak zein euskal liburuen gaineko iruzkinak Gara-rako.