Onintza Enbeita

Muxika, 1979

Bertsolaria eta kazetaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen kazetaritza. Politikari ere aritu da Espainiako parlamentuan EH Bilduko ordezkari, baita nekazari ere. Hainbat hedabidetan kolaboratu du: Berria, ETB, Argia, Busturialdeko Hitza, … Nabarmentzekoa da Berria egunkarian hainbat urte daramala egunero zutabe bat argitaratzen. 2018an Onintza Enbeitak Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.