Antonio Casado da Rocha

Errenteria, 1970

*Poeta eta EHUko ikertzailea. Iparragirre Saria (gaztelaniaz) eta Lasarte-Oriarena (euskaraz) irabazi ondoren, Quién me mandaría a mí (Bermingham, 2008) eta Esku ezkerraz (2011, Angel Erro-ren hitzaurre batekin) poema liburuak argitaratu ditu, eta poema batzuk kaleratu Basque Poetry eta Donostiako euskal idazleak webgunetan. 2014an bere bigarren euskarazko poesia liburua argitaratu du, Islandiera ikasten (Utriusque Vasconiae). Fernando Pessoa, Billy Collins eta Wislawa Szymborska-ren poesia itzuli du eta hainbat ekitalditan parte hartu du: besteak beste, Literaktum, Literaturia, eta Pentsamenduaren Poesia. Euskadi Irratiko “Lizardiren baratza” saioko kolaboratzaile, High Alaitasuna eta Laguna blogetan idatzi ohi du.