Ane Labaka

Lasarte-Oria, 1992

Ane Labaka Mayoz bertsolaria eta sortzailea da. Txakur Gorria Sormen kolektiboko kidea da Nerea Ibarzabal, Mariñe Arbeo eta Malen Amenabarrekin batera. Testua eta irudia lantzen dituzte eta inoren zain egon gabe, sormena dute asmo. Orain arte autoedizioa landu dute gehienbat. Bertsolaritzari dagokionez, bat-batekoa nahiz idatzizkoa jorratzen ditu. “Erradikalak Gara” izeneko emanaldi berezia ere sortu zuen iaz Beatriz Egizabal ipuin-kontalari eta klownarekin batera. Gainera, bertsolaritzaren transmisioan ari da lanean, bai bertso-eskoletako irakasle bezala haurrekin eta bai “Bertso-udaleku”, “Sormen egonaldi” eta antzerakoetan hezitzaile bezala. Euskal Ikasketak ikasi zituen Gasteizen. Gizarte Antropologiako Masterra egin zuen gerora Donostian eta orain Ikasketa Feministetako masterra egiten ari da. Duela hiru urte inguru hasi zen bertsolaritzan garatutako umoreak genero-ikuspegitik aztertzen eta lan horretan dihardu oraindik. Zutabegile bezala ere aritu da, besteak beste, Berrian