Xabier López Askasibar

Lizarra, 1979

Nafarroako Antzerki Eskolan aktore ikasketak egin eta, ondoren, Madrileko RESAD-en gauzatu zituen dramaturgia ikasketak. Urtetan konpainia anitzetan lanean egon da aktore, pailazo, ipuin kontalari eta txerpolari gisa; halaber, joko dramatiko eta euskara irakaslea izan da. Juan Cervera ikerketa saria jaso zuen Tocar el teatro con las manos (Assitej, 2011) eta lau aldiz izan da irabazle Nafarroako Antzerki Eskolako Haurrendako Antzerki Testuen Lehiaketan, haien artean, Dena da gezurra (Booktegi) testuarekin. 2011. urtean Kafe Bilbao Saria irabazi zuen Piztu gabeko zigarroak testuarekin (Artezblai) eta 2013. urtean Carlos Pérez Uralde Irrati Antzerki saria jaso zuen With a Little Help from My Friends izeneko gidoiagatik. Estreinatutako testuen anitzen artean, Donostiako udalarentzat Memoriaren ibilbidea izeneko bisita gidatuak idatzi izan ditu. Gaur egun dramaturgia irakaslea da Dantzerti-n (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan). Rubik Theatre-rekin lan egiten du: Web Important People (2017), Puer Aternus (Donostiko Poltsiko Antzerki Saria, 2017) eta Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak (2018, Zubi saria). Iralei Teatro konpainiarentzat Como las cenizas para el fuego (2018ko Erriberriko festibalean saritua) antzezlana idatzi eta zuzendu du.