Raul Perez Martinez

Paris, 1976

Kazetaritza Leioan ikasi eta gero, 10 urtez aritu zen tokiko prentsan: Irutxulo astekarian, Irutxuloko Hitza egunkarian eta Gaztezulo aldizkarian. Azken urteotan euskara irakasle dihardu AEKn. 2012an Jacques Anquetil txirrindulari frantziarrari buruzko euskarazko biografia autoeditatu zuen, eta 2018ko irailean Biba Coppi! kaleratu du, Fausto Coppiren biografia.