Eneko Aizpurua

Lazkao, 1976

(Euskal) haluzinazio bat (Booktegi 2018) kontakizuna idatzi du “Beste Hitzak-Other Words” literatura programaren bidez. Lehertu da festa (Erein, 2016), Herensuge gorriaren urtea (Erein, 2013) eta Errauts (Erein, 2011) nobela beltzak argitaratu ditu. Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako 2008ko Literatura Lehiaketako bigarren saria irabazi zuen, narrazio laburren arloan, Fortunaren gurpila lanarekin. Itzulpengintzaren arloan, Robert Menasse austriar idazlearen Europar mezularia (Der Europäische Landbote) saiakera itzuli du euskarara (Katakrak, 2017). Berria egunkarian zenbait erreportaje argitaratu ditu. Aizpurua zuzenbidean lizentziaduna da, eta lanbidez itzultzailea, Nafarroako Unibertsitate Publikoan.