Onintza Enbeita

Muxika, 1979

Kazetaritza ikasi zuen Leioan, eta ostean, itxuraz ezertarako balio ez duen graduondokoak egin ditu: Euskal Kulturgintzaren Transmisioa eta Agroekologia. Idaztea beti gustatu zaio, baina batez ere, kazetaritzari lotutako idazlea izan da. Liburuetan kolaboratu izan du: - 2005 urte beltza (Bertsozale Elkartea, 2006) - Festak, genero-harremanak eta feminismoa (UEU, 2016) Euskaldunon Egunkarian ikasi zuen ondo idazten, eta Berriak hobetzeko aukera eman dio egunero idazteko aukerarekin. Garan eta Argian ere idatzi izan du. Txarriboda (Hika, 2018) antzezlanean kolaboratu du, eta inon erregistratu gabe gelditu diren antzezlanen gidoiak egin ditu Muxikako emakumeekin antzezteko. Bertsolaria ere bada.