Uxue Alberdi

Elgoibar, 1984

Idazlea eta bertsolaria. Kazetaritzan lizentziatua. Literaturan, helduentzako bi ipuin-liburu (Aulki bat Elurretan, Elkar, 2007; Euli-giro, Susa, 2013) eta bi nobela (Aulki-jokoa, Elkar, 2009; Jenisjoplin, Susa, 2017 –111 Akademiaren saria–) idatzi ditu. Haur literaturan hainbat lan ditu argitaratuak, besteak beste: Zure denboraren truke eta Bi kobazulo ipuinak eta Txikitzen zaretenean eta Besarkada album ilustratuak. Bertsotan, Ez da kasualitatea eta Kafkaren aulkia emanaldien bultzatzaile izan da. Itzulpengintzan, letragintzan eta literatur taldeak dinamizatzen ere egiten du lan.