Gotzon Barandiaran

Larrabetzu, 1974

Kulturaren zabalkundea eta plazaratzea iparrorratz, hainbat ekimenen sortzaile eta antolatzaile izan da: Literatura Eskola (2001), Ahotsenea (2008), Literaturia (2009), Jalgi (2016)... Literatur sortzaile legez, bi nobela (Errotik, 2010; Gidariaren okerra, 2015), bi poema liburu (Arrakalak, 2004; Katamalo, 2007) haur-literaturan ipuin ilustratu bat ( Arrarotz, 2016) eta saiakera bat ( Hitzen Ahairea, 2018) argitaratu ditu, eta antzerkirako ere jardun du (Haritzaren azalera, 2008; Inorako bidaia, 2011; Besaulkiak, 2016). Diskogintzan eta kontzertuetan ere maiz ibilia: Katamalo (2007), Erantzi (2008), Plateruena zuzenean (2014). 2004tik Literaturaz berbetan literaturazaleen Larrabetzuko bilguneko arduraduna da. 2008ko urtarriletik Bizkaia Irratiako Irakurrieran saioko gidoigile eta esataria.