Joseba Mikel Ugalde

Bermeo, 1956

Ofizioz administraria eta afizioz bitxiegilea izandakoa, eta pasioz, debozioz eta obsesioz, bermiotarra eta idazlea. Gaztetatik herriko esaerak eta esalmoldeak batzen hasi zen, eta urteetan bildutakoa, “Ai gure Bermio” izenburupean sarean eskegi zuenean, bere literatur zaletasunari ekin zion. Bere gogoetak, aforismoak, paradoxak, kontakizunak, ipuin laburrak, hitz jolasak, ateraldiak eta abar kateatzeko, Urertze maisuaren figura asmatu, eta collagekera moduan, ‘Urertzeren uberan’ weblogean, trilogia bat plazaratu eta sareratu zuen. Idazle poliedrikoa, asimetrikoa, sintetikoa, eklektikoa, hitz batez atipikoa. Haren hitzetan, bere lana, ez da ohiko generoetan sailkatzeko modukoa, berea gen-eroa delako.