Jose Mari Pastor

Bilbao, 1964

Euskal Herriko ospitale publiko handienean jaio zen, Ernest Hemingwayk bere buruaz beste egin zuen urtean. Kazetaria izateko grina umetan piztu zitzaion. Zortzi urterekin aldizkarietako elkarrizketak irakurri eta berridatzi egiten zituen eskolan, ezkutuan –artean ez zekien plagioa zer zen–. Charlot-ekin solasaldi bat asmatu zuen, baina Chaplin jauna Suitzako laku baten ondoan bizi zen, eta ez zuen horren berririk izan. Ondorioz, ezin izan zuen salatu. Kazetarigai gaztea moja ikastetxe hartako liburutegian hasi zen irakurtzen: On Kixote Mantxakoa, Paradisu galdua, Zaharra eta itsasoa, Reader’s Digest aldizkariaren espainolezko bertsioa eta, jakina, Jules Verne zenaren lanak. Hogei urte ez zituela hasi zen euskal prentsan idazten, Anaitasuna aldizkarian. Kazetaritza ikasketak egin zituen. Geroztik, hainbat hedabidetan jardun du. Egun, plagiorik ez egiteko eskatzen die EHUko bere ikasleei –ez die azaltzen, ordea, hark txikitan zer egiten zuen–. Astean behin Darwin lagunarekin elkartz