Juan Luis Zabala

Azkoitia, 1963

Ikasketaz, euskal filologian lizentziatua da. Euskaldunon Egunkariako kultura saileko erredaktorea izan zen egunkari horren lehen zenbakitik, 1990eko abenduaren 6an argitaratua, bortxaz itxi zuten arte, 2003ko otsailaren 20an. 2003Ko ekainetik aurrera lan bera egin zuen Berria egunkarian. 2016ko urtarrilaz geroztik, Berria utzita, itzultzaile, idazle eta kazetari autonomoa da. Bost eleberriren egilea da: Zigarrokin ziztrin baten azken keak (Elkar, 1985), Kaka esplikatzen (Elkar, 1989), Galdu arte (Susa, 1996), Agur, Euzkadi (Susa, 2000) eta Txistu eta biok (Algaida, 2016); baita lau narrazio libururena ere: Ahanzturaren artxipelagoa (Elkar, 1997), Gertaerei begira (Elkar, 1997), Sakoneta (Susa, 1994) eta Ospa (Susa, 2017); poema liburu bat ere badu argitaratua: Hautsia natza (Euskaltzaindia-BBK, 2000); baita hainbat generotako testuak (poemak, ipuinak, gogoetak, aforismoak...) biltzen dituen liburu bat ere: Inon izatekotan (Susa, 2006). Haur eta gazte literaturaren arloan, bost