Iban Laka

Gernika, 1976

Gernikan jaio zen 1976ko irailaren 7an, nahiz eta ia bere bizitza osoa Bilbon egin duen. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Ikasketen azken urtean euskara irakasteko aukera eskaini zioten akademia batean, eta, handik aurrera, itzulpenarekin batera, irakaskuntza izan du lanbide. Enpresa eta erakunde publiko batzuetan lan egiteko abagunea izan du: Sarenet, Apnabi, Elkargi, Euskalit, SPRI, BBVA, Kutxabank, BFA, Lantik, Galdakaoko Udala…