Estralanak

Aritz Galarraga

Galarragaren estiloa baita, jende guapoak gidatzen duen Range Rover horietako bat bezala: berdin tiratzen du mendi malkarrean gora eta autopistan ezker-ezkerreko karriletik. 4x4. Zaratarik gabe. Bere testuetan ibili baino, irristatu egiten zara. Edukiaren eta formaren artean biak aukeratzen ditu, datua bezainbeste estiloa, kazetari bezain autore. Eta badu kronista on guztiek daukaten dohain hori: begien aurretik pasatzen zaion guztia prozesatu eta pelikula bateko eszena bihurtzeko gaitasuna.

Plazaratze-eguna: 2017/11/29
Deskargak: 64   Orri-ikustaldiak: 434