'Guaraguao' eta beste kontakizunak

Joaquín Gallegos Lara

Gogoan dut Ekuadorren izan zela, 1991n Guayaquilen egonaldi bat egin nuenean. Ekuadorko kultura ezagun nezan, lagun batzuek liburu bat jarri zidaten eskuetan. Azala aski zaharkitua zuen: urteek nahiz eguzki-izpiek itsasten duten kolore nabar ezin zehaztu horretakoa. Argi erakusten zuen lehen kolpean alea apal batean gordea ez, esku askoren ahurretan eta oso giro desberdineko lekuetan erabilia izan zela. Orriek, gainera, tropikoko pipien arrastoak erakusten zituzten: gain-zama neketsua –pentsatu nuen– tropikoko kulturari tokatu zaiona literatur edukiei eusten, irakurleen eskuetara iristerako.

Plazaratze-eguna: 2017/11/15
Deskargak: 63   Orri-ikustaldiak: 215