Arkupeko geziak

Mikel Elorza

Txartel ilunekin gertatu den aferak berehalakoan ekarri dit galdera gaiztoa, eta ez nintzen noski bakarra izango: herritar gehienen arrangura zein da, garai latzotan gutxi batzuek txartela suelto ibili izana?, ala txartela beraiek ez eduki izana? Osotasun ustelgaitzeko jendea ez da aurkitzen erraza, onar dezagun, eta askori —ni haragi ahulekoa naiz, onartzen dut— ateraldi marxista jalgitzen zaigu halakoetan: «Nik printzipioak dauzkat!, baina bueno, hauek gustatzen ez bazaizkizu beste batzuk ere badauzkat» (Marx pentsalariaz ari naiz, ez filosofoaz; Grouchoz, alegia).

Plazaratze-eguna: 2017/11/09
Deskargak: 115   Orri-ikustaldiak: 228