Donostiapedia

Egile batzuk

Esku artean duzun liburu hau etenik ez duen auzolanaren lagin txiki bat baino ez da. Ez da Donostiako libururik hoberena, ezta luzeena ere, baina bai Donostiari buruz inoiz egin den libururik irekiena, esku gehienekin egina dagoena, lan profesionalek jasotzen ez dituzten ahotsak jasotzen dituena. Gure asmoa erraza bezain utopikoa zen: Donostiari buruzko ezagutza liburu batean biltzea.