Ezkatak

Leire Bilbao

Hasieran poema gehienak elkarrizketa itxurako bakarrizketak dira, ni poetikoaren eta bigarren pertsona baten artekoak. Baina hirugarren pertsona agertzen hasten da pixkanaka, pertsonaiaren bat tarteka. Barnetik kanporako bidaia baten moduan garamatzate, narraziorantz. Emakumetasuna inongo momentutan bazter utzi gabe, kontrara, zentralitatea hartuz: "naizena: emakume bat odoletan". "Badira" anaforiko batekin hasten da poema bilduma, "Badirudi" anaforiko batekin bukatzeko.

Plazaratze-eguna: 2017/05/04
Deskargak: 172   Orri-ikustaldiak: 861