Ipuinak kontatzen nituenean

Josu Landa

Hurrengo egunean berari tokatzen zitzaion. Farolaren argi baliotsuak iritsarazten zion argiaz nekez irakur zezakeen papertxoa. «Ez zaizkidak mutil zatarrak gustatzen. Abiso». Gaueko hamaikak eta laurden zituen eta handik pixkara etxera joan behar zuen, derrigorrez, bestela giltzen faltan ezingo zuen etxean sartu. Aulkitik jaiki eta barandila zurian apoiatuz hondartza begiratu zuen, apur bat harago zegoen itsasoari erreparatu gabe…

Plazaratze-eguna: 2017/04/27
Deskargak: 421   Orri-ikustaldiak: 1303