Ama Birjinaren Hirur Ofizioak

K. Harizmendi

Harrigarria bada ere, behar bezala ezagutzen ez den liburu baten aurrean gaude oraingoan. Eta arrazoia aratza argia da: oraintsu arte irakurleak esku artean erabili ahal izan duen bertsio bakarra anabasatsua izan da oso, ozta-ozta aton daitekeen puzzle moduko bat, alegia, ezin baita beste era batez izendatu J. Vinsonek 1901ean euskalari eta lagun zenbaitentzat prestatutako edizio neketsua, gero Hordago argitaletxeak 1978an Vinsonenaren faksimil faksimile gisara ezagutarazi zuen hura bera.