Atea itxi aurretik

Jon Ander Urkiaga Egidazu

Desio idorretako bide kamutsetatik arnasestuka oihukatu genuen. Ardoa mikaztu orduko bueltatu zintezten kareharrizko dunen aldapak igoz. Norbere ohea baita norberaren oroimen esperantza zenbakietan kontatzean. Hala irakatsi ziguten eta hala sinetsi genuen. Amestu genuen.