Jacques Anquetil

Raul Perez Martinez

XX. mendeko 50eko hamarraldian, Fausto Coppi italiar ahaztezinak liluratuta zituen txirrindularitza zale asko. Frantziak ere bazuen itzal handiko ziklista: Louison Bobet. Sasoi hartan, Bobeten lorpenak txiki utziko zituen txirrindulariak, Jacques Anquetilek, lehen agerraldiak egin zituen. Erlojupekoetan eman zuen bere burua ezagutzera, erlojuz kontra maisua baitzen Anquetil. Baina itzuli handiak ere begiz jo zituen Normandiako ilehoriak. Frantziako Tourra bost aldiz irabazten lehena izan zen, eta beste hainbat lasterketatan nagusitu zen, tartean 1969ko Euskal Herriko Itzulian.

Plazaratze-eguna: 2017/03/18
Deskargak: 110   Orri-ikustaldiak: 711