Elur-antzara

Paul Gallico

Elur-antzara adiskidetasunaren eta amodioaren inguruko eleberri laburra da. Gai nagusitzat bakardadea eta amodioa ditu, bazterkeria eta elkarlana, gerra eta izadia. Bakartuta bizi den artista baten eta neska umil baten arteko harremanen istorio hunkigarria kontatzen du. Paul Gallicok 1940an argitaratutako liburu hau Ingalaterrako Essex konderrian kokatzen da. Han bizi da Philip Rhayader artista bakartia, eta, egun batez, herriko neskatila bat joango zaio bisitan, Fritha, zauriturik dagoen elur antzara bat eskuetan duela. Liburu hunkigarria da, negar egitekoa.

Plazaratze-eguna: 2017/03/18
Deskargak: 439   Orri-ikustaldiak: 1253